Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolaren Kongresua

KIROLARTE · Anoeta pasealekua 5, 20014 Donostia · Tel.: 943 458 357 · Fax: 943 459 593
Kredituak / Creditos Creditos Salud EHU - UPV

| Aurkezpena |

Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departemetuaren Kirol Zuzendaritza Nagusiak, bere egiten du zenbait erakunde unibertsalek, besteak beste, Osasunaren Mundu Erakundeak, Batzorde Europarrak eta hainbat eta hainbat naziotako gobernuek herritarren osasunaren eta bizi-kalitatearen gainean erakutsi duten kezka. Datuek erakusten dutenez, sedentarismoa gero eta hedatuago dago, bai eta elikadura-ohitura txarrak ere.

Gipuzkoan jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko daukan ardura honetatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du aipatutako erakundeen gomendioekin, eta bere gain hartzen du mahaiaren gainean ezartzea jarduera fisikoa eta osasuna estuago lotuko dituzten oinarrizko gai batzuk.

Ildo horretan, "Jarduera fisikoa, kirola eta osasunari buruzko nazioarteko kongresua" antolatu dugu, 2006ko urriaren 19, 20 eta 21ean egingo dena, Tolosan, sortu zeneko 750. urteurreneko ekitaldien barruan.

Gure helburu nagusia da gizarteari helaraztea zer-nolako lotura duten jarduera fisikoak eta kirolak, herritarren nahiz gizartearen osasunarekin eta bizi-kalitatea ontzearekin.

Jende askoren arteko lankidetzaren emaitza da Kongresu hau; hainbat pertsona, erakunde, entitate eta enpresa babesle daude honen guztionen atzean. Ez daukagu inolako zalantzarik edukiak, txostengileak eta hizlariak kalitatezkoak direla eta interesgarri izango zaizkizuela.

Tolosan ikusiko dugu elkar.

 
gipuzkoa.net