Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolaren Kongresua

KIROLARTE · Anoeta pasealekua 5, 20014 Donostia · Tel.: 943 458 357 · Fax: 943 459 593

| Inskripzioa |

Kongresuan parte hartu nahi dutenek izena errazago eman dezaten, webgune honetan bertan formulario bat prestatu dugu, izen-ematea on line, modu arin eta eragingarrian gauzatzea ahalbidetzen duena, eta beste bat word formatuan izena emateko aukera eskaintzen duena. Ildo horretan, garrantzitsua da menuko "Informazioa" atalean, tailer teoriko eta praktikoetarako adskripzio formularioa irakurtzea, kongresuko partaideei aukera ematen baitzaie beren lehentasuak azaltzeko aipatutako tailerretara adskribatzerakoan. Inskripzio eta Adskripzio formularioak faxez (943 459 593), posta elektronikoz (kirolarte@gipuzkoa.net) edo ohiko postaz bidali behar dira, biak batera, Kongresuaren Idazkaritza Nagusira.

Izena emateko formularioa (on-line) eta adskripzio formularioa bete eta bidali ondoren, bakoitzak berari dagokion kuota ordaindu beharko du, bai eta afari ofizialari dagokion zenbatekoa ere, joateko asmorik izanez gero, 3035 0164 68 1640009312 zenbakiko kontu korrontean, eta abonu-agiria 943 459 593 fax zenbakira bidali behar da.

"Informazioa" atalean, Informazio orokorra"ren artxiboa arretaz irakurtzea gomendatzen da; izan ere, hainbat kirol kolektibo eta ikaslerentzat hobariak edo bonifikazioak eskaintzen dira bertan.

EHUko ikasleek, gainera, 2006-2007 ikasturteko matrikularen ordainagiria edo matrikulatuta dagoela argi eta garbi dioen fakultateko idazkaritzaren ziurtagiria bidali beharko dute faxez.

Kongresuaren antolakuntzak izena emateko hurrenkera zorrotz errespetatuko du izen-ematea baieztatzerakoan, bai kongresurako bai lan-taldeetarako.

Kongresuaren antolakuntzak ordainagiriak bidaliko dizkie izen-ematea eta afari ofizialaren zenbatekoa ordaindu duten partaideei.

"Informazioa" atalean, Informazio orokorra"ren artxiboa arretaz irakurtzea gomendatzen da; izan ere, bertan zehazten da hautaketa libreko kredituez baliatzeko EHUko ikasleek zein baldintza bete behar dituzten, eta osasun arloko profesionalek zein baldintza bete behar dituzten Profesio Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Kontseiluaren kredituak baliatzeko.

Izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da.

Gehienez ere 200 lagun onartuko dira kongresuan.

Kongresuaren izen-emate formularioa

Norberaren datuak
  1. Afari ofiziala (joan nahi baduzu, markatu laukia)
Fakturatze datuak
Fakturatze datuak:

*Nahitaez bete beharrekoa

 
gipuzkoa.net