KIROLARTE
2007/08 ikasturtearen aurkezpena
Kirolarte etengabe eraberritzeko 2006-07 ikasturtean abiatu genuen bideari jarraituz, Kirol Kudeaketarako Baliabide Zentroak ikasturte honetarako proposatzen dituen ekinbideak aurkezten dizkizuegu.
Informazioa eta prestakuntza.
Kirol informazioa.
Kirol eragileei informazio interesgarria eta erabilgarria eguneraturik bidaltzen jarraituko dugu. bide telematikoen bidez. Horretarako, hainbat bide telematiko erabiltzen ditugu:Dokumentazio Zentroa.
2007-08 ikasturtean Dokumentazio Zentroak bere funtsa handitzen eta edonoren eskura dagoen katalogoa eguneratzen jarraituko du.
Aipatzekoa da abian jarri dugula Gipuzkoako kirol kartelei buruzko webgunea.
Prestakuntza.
Kirolarte, Kirol Kudeaketarako Baliabide Zentroaren urteko egitasmoan hainbat jarduera mota daude (mintegiak, jardunaldiak, tailerrak, hitzaldiak, kongresuak eta abar), kudeaketa arlo desberdinetan ari diren Gipuzkoako kirol eragileen prestakuntza hobetzeko antolatuak.
Hona hemen urteko egitasmoaren helburuak, laburbilduta:
a) Gipuzkoako kirol eragileen prestakuntza- maila areagotu.
b) Kirol jardueraren alderdi desberdinetarako baliabide praktikoez hornitu.
c) Beste erakunde publiko eta/edo pribatu batzuekin batera prestakuntza eskaintza iraunkorra eratu.
d) Gipuzkoan, kirol prestakuntzaren arloan, sektore desberdinetatik bultza daitezkeen jarduerak koordinatu eta osatu.
Hainbat jakintza-arlo dauzkagu guztien interesekoak:
a) Tokiko eta eskualdeko kirolaren kudeaketa
b) Kirol hastapena
c) Kirol entitate elkarkorren modernizazioa
d) Jarduera fisikoa, kirola eta osasuna
e) Naturako kirol jarduerak
f) Kolektibo berezien kudeaketa
g) Instalazioak
h) Kirol errendimendua
i) Kirola lanbide
j) Emakumea eta kirola
k) Kirol turismoa
l) Hedabideak eta kirola
Hainbat jarduera-formatu eratzen ditugu edukiak prestakuntza mota bakoitzari egokitze aldera:
a) Tailerrak.
Jakintza-arlo bakoitzeko profesionalak elkartzen dira eta metodologia erabat praktikoa erabiltzen dute, ikasitakoa berehala praktikan jartze aldera. 5/6 ordu iraungo du, goizez eta arratsaldez banaturik.
• Helburu nagusia: Parte hartzen duten arloko langileei eguneroko zereginak hobetzen lagunduko dien jakintza praktikoa azaldu eta helarazi.
• Helburu espezifikoa: Arlo bereko profesionalek antzeko arazoetan erabili dituzten bideak partekatu, aditu batek moderatzaile lana egiten duela.
b) Ikastaroak.
Gai bat aztertuko da berariaz, landuko diren edukiek eskatzen duten iraupena izango du ikastaroak, 12/20 ordu hainbat egunetan banaturik, eta 40/45 trebakuntza-ordu ikastetxeetan irakasle jarduten direnentzat.
• Helburu nagusia: Aztertzen den gaiari buruzko ezagutza teorikoak hedatu eta sustatu, ikasleek gerora erabil ditzaten.
• Helburu espezifikoa: Gai desberdinen gaineko ahalik eta ezagutzarik gehien bereganatu hizlari desberdinen eskutik, baliabide gehiago izate aldera.
c) Topaketak.
Kirol arlo zehatz bateko kideak elkartu egingo dira noizean behin, aurrez ezarritako gaiak eztabaidatzeko eta esperientziak trukatzeko. Lautik sei ordura bitarteko saioak izango dira, gutxi gorabehera.
• Helburu nagusia: Kirol kudeaketarekin lotura duten gai guztietan lan-ildoak sustatu.
• Helburu espezifikoa: Kirol eragileen arteko harremanak bultzatu.
d) Jardunaldiak.
Ekintza monografiko eta iraupen laburrekoak. Banakako eskuhartzeak, mahai-inguruak eta/edo komunikazio libreak egingo dira. Bi-hiru orduko saioak izango dira.
• Helburu nagusia: Pertsona batzuen jakinduria ahalik eta kirol eragilerik gehienengana irits dadin ahalbidetu.
• Helburu espezifikoa: Kirol eragileek ezagutza birziklatu edo eguneratu dezaten bultzatu.
e) Kongresuak.
Kirol sistemarentzat interesgarria eta gaurkotasunekoa den gaietakoren batekin zerikusia duten ikertzaile eta adituen bilera; edonork parte har dezake, eta edonork du aukera bere txostena, komunikazioa, posterra edo esperientzia agertzeko.
• Helburu nagusia: Kirol sistema guztia gai garrantzitsuren baten inguruan elkar dadin ahalbidetu.
• Helburu espezifikoa: Kongresu garrantzitsu bat antolatu 2008/11 denboraldian.
Proposatzen diren prestakuntza-jarduerak kudeatzeko metodologia hau erabiliko da:
a) Kirolartek zuzenean kudeatuko dituen jarduerak. Baliabide Zentroak berak diseinatuko, deituko eta garatuko ditu.
b) Beste entitate batzuekin lankidetzan antolaturiko jarduerak. Prestakuntza jarduerak antolatu ahal izango dira kudeaketa beste entitate batzuekin adostuta.
c) Beste entitate publiko edo pribatu batzuek antolaturiko jarduerak; Kirolarte euskarri izango da eta kudeaketa guztia antolatzen duen entitateak eramango du.
Prestakuntza jarduera guztietan teknologia berriak erabiltzea bultzatuko da.
Arlo honetan baliabide nagusia KIROLGELA BIRTUALA izango da.
Eskola kiroleko monitoreentzako on-line ikastaroa ezartzen denetik aurrera, erreferentzia bihurtuko da prestakuntza arloan, eta ikastaro eta gai laburrak jarriko dizkio aukeran Gipuzkoako kirol sistema guztiari.
Gainera, Baliabide Gida bat egongo da on-line, kirol eragileen eskura.
Jarduera batzuk bideokonferentziaz gauzatzeko teknologia ere prest daukagu.
Berrikuntza.
ikerkuntza, garapena eta berrikuntza Kirolartetik baliabideak bideratuko dira kirolean ikerkuntza, garapena eta berrikuntza bultzatze aldera, esku hartzeko bi alternatibarekin:
- Beka lerro bat ikerkuntza, garapen eta berrikuntzara bideratua; aurrekontu muga bat izango dute beka horiek, eta betiere, proiektua bultzatzen dutenek beste diru iturri batzuk badituztela egiaztatu beharko dute.
- Zuzendaritza Nagusiak entitate publiko, enpresa eta pertsona fisikoei zuzenean egingo dizkien enkarguen ildoa.
Bigarren aukera horri dagokionez, 2007-08 ikasturtean berrikuntza proiektuak garatuko dira, betiere kirol sistemaren eskakizunen arabera edo Kirol Zuzendaritza Nagusiak interesgarri jotzen duenaren arabera.
Gainera, joan zen ikasturtean gauzatutako proiektu batzuk abian jarriko dira.