Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolarte >> Kiroletan Kalitatea

ARLOAK

AURKEZPENA


AURKEZPENA

Kirolarteren lan metodologia berriarekin bat, lantegien helburu orokorra zera da, Gipuzkoako kirol sistemako eragileei topaleku bat eskaintzea, horietako bakoitzaren erakundearen eguneroko kudeaketa lanari eragiten dioten kontu zehatzak jorratzeko.

Lantegiak iraunkorrak izan daitezke, edota noizean behingoak. Iraunkorrak direnek kudeaketari lotutako arlo zehatzak landuko dituzte, eta horietan zehar aukera izango da hainbat jarduera garatzeko, hala nola saio tekniko orokorrak, gai zehatz bati buruzko lantaldeak edota eskari zehatz batzuei erantzuna ematera bideratutako proiektuen garapena, besteak beste. Noizean behingo lantegiak, berriz, edozein unetan sortu ahal izango dira, sistemak egiten duen eskariaren arabera alegia.

Lantegi bakoitzean pertsona bat izango da dinamizatzaile eginkizunaz, eta honek jaso egingo ditu arlo honetan dauden kezkak; ildo beretik, kirol eragileengandik datozen ekarpenak bideratuko ditu, eta jarduera zehatzak proposatuko.

Lantegi horietan parte hartzeko bi modu izango dira: alde batetik, egiten diren deialdi irekien bidez jardueretara atxikitzea eta, bestetik, lantegiak berak berariaz egindako gonbidapenaz baliatzea.